bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2007-04-19
Beste aurrerapauso bat, Administrazio Digitalerako bidean

Donostia eta Xixongo udalek Administrazio Elektronikoaren (e-government) garapenerako elkarlan hitzarmen bat sinatu dute. Akordioak bi instituzioen arteko elkarlan jarraikia ahalbidetuko du, administrazio elektronikoaren alorrean lortutako garapenari buruzko informazioa trukatuz.

Hasiera batean, elkarlan hau Hiritarraren Txartelaren eremuan eta zerbitzu digitalen garapenean Xixongo udalak lortutako aurrerapausoetara zabalduko da.

Xixongo udalak lan handia egin du alor honetan azken urteotan. Zehazki,  Gijon@cerca proiektuaren barruan, hiritarrei eskainitako zerbitzuak hobetzera bideratutako modernizazio ekintza ezberdinak bultzatu ditu. Horretarako, zerbitzuen integraziorako tresna bilakatu den hiritar txartela jarri du abian, “udal zerbitzuetara sarbidea izateko giltza” gisa. Gainera, 165.000 emisio baino gehiago eta hilabetean 100.000 erabileratik gora dituen zerbitzu hauen tresna dugu hau. Era berean, udalaren web orrira erantsitako bulego birtualak 50 zerbitzu elektroniko baino gehiago eskaintzen ditu, kanal honetatik hilabetean batezbeste 3.000 kudeaketekin. Hiritar txartela duenak, besteak beste, kirol ikastaroetan izena eman, obra txikiak egiteko baimena eskatu, edo dokumentu oficial bat galdu duen abisua jaso dezake.

Bestalde, Donostiako Udalak Hiritar Txartel Elektronikoa eta sinadura elektronikoaren diseinu eraginkorraren inguruko esperientzien ekarpena egingo du.

Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du hasiera batean, 5 urtera zabaltzeko aukerarekin.

Elkarlan hitzarmen honen garrantziak pisu handiagoa hartzen du, orain Hiritarrek Administrazio Publikoetara duten Sarbide Elektronikoaren inguruan Kongresua tramitatzen ari den Lege Proiektuan erreparatzen badugu. Arau honek hiritar guztiek administrazio publikoekin era elektronikoan harremanetan jartzeko duten eskubidea eta hauek bermatzeko dagoen betebeharra jasotzen ditu.

  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria