2007-06-14
Donostiako Plan Estrategikoak CIDEU-ren Iberiako Azpisarearen Presidentzia hartu du
Pasa den apirilak 19an, Donostiako Plan Estrategikoak Xixongoaren erreleboa hartu zuen, CIDEU delakoaren (Hirigintzaren Garapen Estrategikorako Iberoamerikako Zentroa) Presidentzian.
CIDEU-ren misioa hirigintza proiektuen diseinu eta kudeaketa prozesuetan pentsatzeko era sustatzea da, planifikazio estrategikoaren bidez, hirien garapen jasangarria lortzeko. Hirien estrategien inguruko hausnarketa bultzatzen du baita ere, komunitate birtualen planifikazio eta eraikuntzan IKTBen eransketa errazteaz gain.
CIDEU delakoaren sare Iberiarrak sarean eskubide osoak dituzten hiriak barneratzen ditu. Hauetan, aipatutako Donostia eta Xixonez gain, Bartzelona, Malaga, Sevilla, Valentzia, Zaragoza, Coimbra eta Vitoria-Gasteiz daude.
Donostiako Plan Estrategikoak 2007 urtean zehar topaketa bat antolatuko du CIDEU delakoaren inguruan, sarea osatzen duten hirien arteko erlazioa zabaltzeko asmoz.
|