bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2007-10-05
Hiri iberiarren gailurra Donostian

Urriak 16 eta 17an Donostian, hiri honetako Udalak presiditzen duen CIDEU delakoaren Azpi-sare Iberiarraren IV. topaketak izango dira. Gertakari honen harira Planifikazio Estrategiko Urbanoaren II. Mintegia egingo da.

Mintegia hilak 17an izango da Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan eta hirien jasangarritasunaren hobekuntza eta aldaketa klimatikoa izango dira ardatz nagusiak.

Donostiako Plan Estrategikoa izan da Azpi-sarearekin batera gailur hau antolatzeko ardura hartu duena.

Espainiako Arkitekto Eskolen Konfederazioko presidentea den Carlos Hernández Pezzik inauguratuko du jardunaldi hau, 2007-2012ko Klimaren Aldeko Andaluziako Ekintza Plana azalduz.

Bartzelona, Xixon, Malaga, Sevilla, Valentzia, Gasteiz, Zaragoza, Coinbra, Lisboa eta Donostia anfitrioiaren ordezkariak izango dira ondoren. Horretan, hiri bakoitzak garatzea aurreikusten duen ingurumenaren arloan nabarmentzeko moduko proiektua azalduko du.

Jardunaldi hau publikoari irekita izango da, hala ere, Donostiako Pleno Aretoak leku mugatua dauka eta komeni da ondorengo helbide honetara posta elektroniko bat bidaltzea lekua hartzeko: estrategia@donostiafutura.net.

Urriak 16an izango den lehendabiziko jardunaldia Cideu Azpi-sareko hirien artean harremanak sendotzeko balioko du.
Victoria Eugenia Antzokian egingo den Azpi-sarea beraren barruko bilera bat da berez. Cideu Sarea 1993an sortu zen Bartzelonan eta Latinoamerika, Portugal eta Espainiako hiriak barneratzen ditu, hirien plangintzan esperientzian trukaketa bilatzeko asmoz, helburua hirien garapen ekonomiko eta soziala izanik.

Zaragozan urtero egiten den Plan Estrategikoetako Zuzendarien VI. Topaketa Iberiarraren alorrean hiri espainiar eta portugaldarren arteko azpi-sarea sendotzeko ideia jaio zen.
Donostia da 2007an Azpi-sare Iberiarreko presidentea eta indarra eman eta bultzatzea bilatuz topaketa hau antolatu du.

 

  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria