| |
 |
Donostiako Plan Estrategikoak, hiriaren kanpo proiekzioa sustatu eta mundu mailan Hiri komunitatearen partehartzea sendotzeko helburuekin, nazioarteko Hirien Sareetan partehartze maila ezberdina mantentzen du. |
|
Hirien planifikazio estrategikoak lotutako Iberoamerikako Hirien Sare bat dugu. Donostia izango da 2007. urtean Sarearen Lehendakaritza izango duena, era honetan Xixonen erreleboa hartuz. CIDEU delakoak Bartzelonan du bere idazkaritza nagusia, bertan 1993an jaio ondoren.
Bere misioa zera da, hirien proiektuen diseinu eta kudeaketa prozesuetan pentsatzera bideratutako era estrategikoa bultzatzea, hirien garapen jasangarria planifikazio estrategikoaren bidez lortuz. Era berean, hiri estrategien inguruko hausnarketa bultzatzen du, IKTBak komunitate birtualen planifikazio eta eraketa prozesura erantsiz.
Espainiako hiriak (Bartzelona, Malaga, Xixon, Sevilla, Valentzia, Zaragoza…), brasildarrak (Brasilia, Salvador de Bahía, Natal…), argentinarrak (Buenos Aires, Rosario, Kordoba…), mexikarrak (Tijuana, Merida, Monterrey, Durango…).
Azken finean, 60 hiri baino gehiago biltzen ditu eta bere idazkaritza nagusia Bartzelonan dauka.
Informazio gehiago: www.cideu.org |
|
Hirigintza garapenerako Nazioarteko Elkartea -The Internacional Urban Development Association. INTA |
Duela 30 urte eratutako Sare bati buruz ari gara. Donostiako Plan Estrategikoa ez da Sare honetako kide elkartua, baina antolakuntzakoek Kepa Korta zuzendaria INTAk Parisen 2007ko martxoak 12 eta 13 bitartean duen Urteko Batzarrera hizlari gisa parte hartzera gonbidatu dute. Mintegia “Museo berriak, tokiko kohesio eta garapenaren elementu biziak” titulupean bideratzen da. Bertan debateak, kasu jakinen azterketak, bisita teknikoak eta abar egiten dira.
Beraz, partehartzaileei nazioarteko garrantzia duten hirigintza aspektuei buruzko plataforma batera sarbide izatea ahalbidetzen zaie.
NTAren misioa politika diseinugileen eta hiri zonaldeen garapenaren agente arduradunen arteko elkarrizketa sustatzeko beharrezkoak diren estrategiak bultzatzea da.
Informazio gehiago: www.inta-aivn.org |
|
Europa, Zientzia eta Hiria tokiko kultura zientifikoa sustatzen- -Europe, Science and the City: promoting scientific culture at local level, ESCITY |
Sareko proiektu batez ari gara. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Kulturaren Udal Institutua eta komunikazio Zientifikoaren Behatokiaren ekimenez jaio da. Bere misioa Europan kultura zientifikoa sustatu eta kultur lobby gisa eragiten duen nazioarteko komunitate baten sorrerarako oinarriak jartzea da.
ESCITYren lau ekintza ildoak hauek dira:
- Europa mailan kultura zientifikoari buruzko debate baterako eremuak bultzatzea.
- Kultura zientifikoaren egoera bere difusio fasean ezagutzea (Europan tokiko mailan), eremu honetan praktika onenak identifikatuz.
- 2007. urtean zehar (zientziaren urtea), Bartzelonan Europan kultur politiken diseinu eta osatzeko prozesuan eta tokiko kultura politikatan kultur zientifikoaren sustapenaren helburuak barneratzeko bide egokienen inguruko eztabaidan inplikatuta dauden aktore guztiak biltzeko.
- Tokiko eta eskualdeko gobernuen kultur agendatan eragina duen lobby bat osatzeko oinarriak sendotu.
Bartzelona, Viena (Austria), Magdeburgo (Alemania) edo Tromso (Norvegia) hiriak osatzeko prozesuan dagoen Sare honetako kide elkartuak dira.
Informazio gehiago: www.escity.org |
|
ISoCaRP -Internacional Society of City and Regional Planners- Hirigileen Nazioarteko Elkartea |
Mundu osokotokiko eta eskualdeko planifikatzaile urbanoak jasotzen dituen elkarte bat da. 1965an eratu zen, era pertsonalean gaitasun handiko hirigileak (arkitektoak, ingeniariak, ekonomialariak, soziologoak, politikoak, juristak…)nazioarteko sare batean biltzeko helburuarekin. Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, Nazio Batuek, UNESCOk eta Europako Kontseiluaren errekonozimenduarekin.
Donostiako Plan Estrategikoa hiriarentzat gai garrantzitsuak dituzten hauetako batzar batzuetan parte hartzen du, Bilbon 2005e4an egin zena kasu; “EkonomiaSortzailearentzat Espazioak- Spaces for the Creative Economy”.
Elkarte honen bultzatzen dituenjardueren artean hiriaren edota eskualdearen ordenazioa, edota ikerketa eta mintegi, hitzaldi, erakusketa eta ikasketa bidaien antolakuntzaren inguruko gaiak jorratzen dituen urteroko Kongresu baten antolakuntza nabarmentzen da. Tailerrak eta hirigile gazteei bereziki zuzendutako lehiaketak ere antolatzen ditu.
Bere misioa urbanismoaren praktika herrialde guztietako hirigileen artean iritzi eta esperientziak trukatzeko foro baten eraketaren bidez hirigintzaren praktika perfekzionatzea eta hirigilearen lana era osoan sustatzea da, bakoitzaren nortasuna azpimarratuz, eskaintzen dituen zerbitzuak eta hirigintzaren ikerketa egiteko bete behar diren baldintzak azalduz.
|
|
|
|
|